Iruñeko Udalaren Turismo-ataria

falta dira

Intereseko lekuak

Mapan begiratu, monumentu garrantzitsuenak, elizak eta hirian barnako ibilbide-proposamenak ikusteko.

Mapara joan

San Nicolás Eliza

Erabiltzaileen balorazioa

Baloratu

San Nikolas gotor-eliza (XII. mendea) San Nikolas burguko eraikin erlijiosorik garrantzitsuena zen. Gotor-elizak aldameneko burguetatik defendatzea izan zuen egiteko nagusia, horregatik ditu, hain zuzen, horma sendoak, burdin-sareak eta hiru zaintza-dorre; hiru dorreetatik bakar batek dirau, gaur egun, eta hori 1924. urtean zaharberritu zuten. Egun, Iruñeko Alde Zaharreko mugarrietako bat dugu San Nikolas eliza, eremu baten burua, non merkataritza-jarduera handia baita, egunez, eta jai-giro polita, gauez.

Eliza gurutze latindarreko oinplano baten arabera banatzen da, eta hiru nabe ditu. Trazadura, alboetako hiru nabeen kanoi zorrotzeko gangak eta erdiko hormaren alde bat protogotikoak dira. Erdiko nabearen gurutzeriazko gangak, gurutzadura eta presbiterioa -gurutziltzatua eta beirateak barne-, bestalde, XIV. mendekoak dira. Erretaula guztiak desmontatu ziren, 1982ko leheneratzea eta gero.

Barne aldean, gotikoa da nagusi, baina hori ez da ia-ia islatzen kanpoko aldean, salbu bi atetan eta murruaren goiko aldeko hainbat partetan. Gainerakoa Ángel Goicoecheak 1888an egin zituen erreformek -parroki etxea, Sarasate pasealekura ematen duen fatxada eta ipar zein mendebaldetik eliza inguratzen duen elizpe neogotikoa- estaltzen dute. Kanpandorrea eta almenak José Martínez de Ubagok eginak dira (1924).

Eliza barruan, organo barroko handia gailentzen da. 1769. urtean egindakoa da, Iruñeko organo garrantzitsuena den Santo Domingo elizakoarekin batera. Organoa koruan dago.

Egizu orri honen gaineko balorazioa
Nos interesa tu opnión.